Gatibuk 'Bixotzetik' abestia egin du 20.urteurrenerako
'Bixotzetik' izeneko kanta eta Ondarroan grabatutako bideoklipa aurkeztu dituzte gaur Bilbon.
20. urteurrena beteko du aurten Gatibuk, eta talde gernikarreko kideek agerraldia egin dute gaur Bilbon. Martxoaren 28an Miribillan emango duten kontzertu berezia aurkeztu dute, eta sarrera gehiago jarri dituztela iragarri. Hain zuzen, Miribillan bertan egin dute gaurko prentsaurrekoa.
Horregaz batera, Bixotzetik kanta eta Ondarroan grabatutako bideoklipa aurkeztu dituzte.