Amets Ajuriagogeaskoa Uruburuk irabazi du urtarrileko Ezetz Jakin lehiaketa
60 pertsonek parte hartu zuten euskara sustatzeko lehiaketan, eta 49 lagunek erantzun zituzten galdera guztiak zuzen. Dagoenerako prest dago otsaileko galdetegia, eta hilaren 29a da erantzunak bidaltzeko azken eguna.
Gaur eman du Gernika-Lumoko Berbalagunek Ezetz Jakin lehiaketako urtarrileko saria Kultur Etxean. Guztira, urtarrilean, 60 pertsonek parte hartu zuten euskara sustatzeko lehiaketan, eta 49 lagunek erantzun zituzten galdera guztiak zuzen. Horien artean, Amets Ajuriagogeaskoa Uruburu gernikarrak eraman du saria Nere Kabia tabernaren eskutik.
Dagoenerako prest dago otsaileko galdetegia. Hilabete honetakoan, Santa Ageda egunari, otsailari edota aratusteei buruzko galderak erantzun beharko dituzte parte hartzaileek. Erantzunak bidaltzeko azken eguna otsailaren 29a izango da, eta Boliña Hotela Jatetxean bi lagunentzako jatordua zozketatuko da oraingoan.