Gema Ibarluzeak jaso du abenduko Ezetz Jakin lehiaketako saria
71 lagunek parte hartu dute, eta horien artean, 61ek erantzun dituzte galdera guztiak zuzen. Zozketa eginda, Gema Ibarluzea gernikarrak jaso du saria Auzune Tabernaren eskutik.
Gernika-Lumoko Berbalagunek abenduko Ezetz Jakin lehiaketako saria banatu du gaur goizean Kultur Etxean. Oraingoan, 71 lagunek parte hartu dute, eta horien artean, 61ek erantzun dituzte galdera guztiak zuzen. Zozketa eginda, Gema Ibarluzea gernikarrak jaso du saria Auzune Tabernaren eskutik.
Urtarrileko lehiaketa martxan dago dagoenerako, eta jakinarazi dutenez, denetariko galderak biltzen ditu galdetegiak; besteren artean, esaera zaharrak ageri dira. Urtarrileko saria Nere Kabiak emango du.