Berdintasun Kontseilua "berpizteko" bilera deitu du Gernika-Lumoko Udalak
Bilera bihar 19:15etik 20:30era izango da udalerriko Kultur Etxeko bigarren solairuko batzar gelan. Elkarrizketa eta solaskidetza ahalbidetzen duten gunean, berdintasunerako lehentasunak zehazteko lan egingo dute.
Gernika-Lumoko emakumeen eskubideak bermatu gura ditu Gernika-Lumoko Udalak, eta Berdintasun Kontseilua “berpizteko” bilera deitu du Gizarte Ekintza arloko berdintasunerako udal zerbitzuak.
Bilera bihar 19:15etik 20:30era izango da udalerriko Kultur Etxeko bigarren solairuko batzar gelan.
Berdintasun Kontseilua berdintasuna lortzeko garrantzia duten gaiak lantzeko espazioa da, eta herritarrek zein eta udal agintariek osatzen dute. Hala, elkarrizketa eta solaskidetza ahalbidetzen duten gunean, berdintasunerako lehentasunak zehazteko lan egingo dute bihar: “Adostu ditzagun elkarregaz berdintasuneko lehentasunak eta lan egin dezagun guztien artean berdintasunezko gizarte bat eraikitzen”. Garapen hori lortzeko, emakumeen balioak eredu moduan jarri behar direla diote.
Gernika-Lumoko Berdintasunerako zerbitzuak herriko emakume guztiak gonbidatu ditu bilkura horretara.