Etxebarriak jaso du Harrera elkartearen elkartasun otzara
Giza eskubideen aldeko otzara da Harrera elkarteak urtero zozketatzen duena, "etxetik kanpo dauden preso eta iheslariek giza eskubideen kontrako baldintzetan jarraitzen dutelako, urrun, sakabanatuta, gaixorik". Aurtengo zenbaki irabazlea 1.590 izan da.
Gernika-Lumon geratu da aurten, Harrera elkarteak antolatutako elkartasun zozketako otzara erraldoia. Ostalariek eta dendariek borondatez ematen dituzten produktuekin eta herritarrek egiten dituzten ekarpenekin osatu dute, beste urte batez, otzara. Jabi Etxebarria gernikarrak jaso du sari hori, berak erosi baitzuen zenbaki irabazlea: 1.590.
Giza eskubideen aldeko otzara da Harrera elkarteak urtero zozketatzen duena, “etxetik kanpo dauden preso eta iheslariek giza eskubideen kontrako baldintzetan jarraitzen dutelako, urrun, sakabanatuta, gaixorik”. Esan dutenez, 246 preso, 33 iheslari eta 9 deportatu daude etxetik urrun.
Hala, kartzeletatik edo atzerritik herrira itzultzen direnek ere laguntza behar dutelako egiten dute elkartasun keinua: “Kartzela edo atzerritik itzultzen direnek normalizazio eta kohesio soziala ahalik-eta arinen lor dezaten burutzen dugu zozketa. Horretarako sortu genuen elkartea, preso eta iheslari ohiei asistentzi eta languntza integrala eskaintzeko asmoz”.