Busturialdean baldintza duinetan bizi eta lan egin ahal izateko neurriak hartzeko eskatu dio Bizisarek Bizkaiko Foru Aldundiari. 2020ko aurrekontuetan eskualdea aintzat hartzea exijitu diote.
'Nik Gernikan' kanpainaren bitartez, herriko merkataritza eta euskararen erabilera bultzatu nahi dituzte
Murueta, Abadiño, Goiherri eta Laukizko Gaztediko emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak Mungiako frontoian lehiatuko dira domeka eguerdian.
Hezkuntza zentroak herritarrengana hurbiltzea bilatzen duen Eskola Komunitarioa izeneko proiektua lantzen dabiltza Eako Haizeder eskolan; eskola azokak egin dituzte.
Txartelak herrian antolatzen dituzten kultur ikuskizun eta ekitaldietan abantaila ekonomikoak eskainiko ditu. Bonoa erosteko interesa duenak Kultur Etxean dagoen inprimakia bete beharko du.
Ostalariek eta dendariek borondatez ematen dituzten produktuez ez ezik, herritarrek egiten dituzten ekarpenez ere osatuko dute. Abenduaren 31n 13:30ean zozkatuko dute otzara Arrien aurrean.