Gautegiz Arteagako Abesbatzak kontzertua eskeiniko du zapatuan, herrian
Zapatuko emanaldirako denetariko abestiak prestatu dituzte; betiko kantak, klasikoak eta gaur egunekoak.
Herriko koruak Gautegiz Arteagako Andra Mari elizan emango du kontzertua zapatuan 20:00etan hasita.
Urtero, emanaldi desberdinak burutzen dituzte abesbatzeko kideek, eta hurrengo emanaldia herrian izango da. Hala, Juan Felix Naberan alkateak kontzertuak herritarrentzat duen garrantzia azpimarratu du: “Gautegiz Arteagako Gabonetako klasiko bihurtu da abesbatzaren kontzertua; hitzordu musikal eta kulturala da. Elizaren esparru eta akustikak, eta familia eta jai giroak giro egokia sortzen dabe errepertorioaz gozatzeko”.
Yaiza Cid Foruriak zuzentzen du 17 pertsonez osatuta dagoen abesbatza; horien artean daude, tenore bat, baxua, sopranoa eta kontraltoa.Zapatuko emanaldirako denetariko abestiak prestatu dituzte; betiko kantak, klasikoak eta gaur egunekoak.
Kontzertuagaz gozatzera gonbidatu ditu Gautegiz Arteagako eta Busturialdeko herritarrak Naberanek: “Herritarrak animatzen ditugu emanaldiagaz gozatzera”.