Karakolak izango dira protagonista urteko azken Azoka Berezian
Ohi legez, zapatuan 09:00etan zabalduko dute, eta 14:30era arte Busturialdeko hainbat txokotatik iritsitako 22 ekoizlek egingo dute bat hitzorduagaz. Azken Azoka Bereziko protagonistak, baina, karakolak izango dira.
Abenduko lehen zapatuak ere azoka berezia ekarriko du Gernika-Lumoko Merkatu plazara. Oraingoan, karakolak izango dira protagonista; beraz, horiek dastatzeko aukera paregabea izango dute goiz eta eguerdi partean Merkatu plazara bertaratzen diren herritarrek.
Ekainean hasi eta abendura bitartean egiten dituzte azoka bereziak hileko lehen zapatuetan, eta zapatukoa izango da azkena.
Ohi legez, 09:00etan zabalduko dute, eta 14:30era arte Busturialdeko hainbat txokotatik iritsitako 22 ekoizlek egingo dute bat hitzorduagaz. Hainbat postutan banatuta, frutak, gazta, mermeladak, ogia eta euskal pastela, eta patea izango dituzte salgai, beste askoren artean. Halaber, artisautza produktuak ere erosi ahal izango dira; hala nola, saskiak, zeramika zein larruagaz egindako produktuak, apaingarriak edota umeen arropak.
Umeentzako, gainera, jolasak izango dira plazan bertan.