Urriko Azken Astelehenean gaztaren enkantean lortutako 7.000 euroak jaso ditu Kaltzada Egoitzak
Pasa den domekan Kaltzada Egoitzak nagusien omenez ospatutako jaialdien artean egin zuten sari banaketa. Txistularien doinuekin, euskal dantzekin eta Kantuz Kantu abesbatzaren kantuekin gozatu zuten nagusiek.
Urriko Azken Asteleheneko gaztaren enkantean lortutako 7.000 euroak jaso ditu Kaltzada Egoitzak.
Gazta lehiaketako lehen bi sailkatuen gazta erdiak jartzen dituzte enkantean urtero, eta aurten Patxaran Zocok eta Lezika jatetxeak emandako taloiak banatu dituzte; 6.600 eurotan eta 400 eurotan erosi zituzten gaztak, hurrenez hurren.
Pasa den domekan Kaltzada Egoitzak nagusien omenez ospatutako jaialdien artean egin zuten sari banaketa. Txistularien doinuekin hasi zuten festa, eta meza ostean egin zuten sari banaketa. Gero, euskal dantzen ikuskizuna izan zuten Gernika-Lumoko Elai Alai eta Foruko Urdaibai dantza taldeen eskutik. Urdaibai Kantuz Kantu abesbatzaren abestiekin ere gozatu zuten egoitzako nagusiek.