Koreako Errepublikako enbaxadoreari ongietorria egin dio Gorroñok
Gernika-Lumoko alkateak Hong Jo Chun Koreak Espainian duen enbaxadoreari harrera egin dio gaur eguerdian Batzarretxean. Egungo egoera politiko eta ekonomikoari buruzko iritziak trukatu dituzte.
Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak Hong Jo Chun Koreak Espainian duen enbaxadoreari harrera egin dio gaur eguerdian Batzarretxean.
Topaketak 2020ko erronken aurrean egungo egoera politiko eta ekonomikoari buruzko iritziak trukatzea izan du helburu. Bataren eta bestearen ikuspuntuak ezagututa, Gernika-Lumoko historian sakondu dute, eta Batzarretxeko bazterrak bisitatu dituzte.
Moon Jae-in Hego Koreako presidenteak 2018an izendatu zuen Chun Hong-Jo Espainiarako enbaxadore; Hee-Know Parken lekua hartu zuen.
Esperientzia handikoa da, 1984an Kanpo Arazoetako Ministerioan lan egiten hasi zen, eta idazkari zein kontseilari legez aritu zen Hego Koreako enbaxadetan, Kandan, El Salvadorren, Libian edota Txilen.
2002an Latinoamerika eta Karibeko dibisioetan zuzendaria izan zen, eta 2012tik 2016ra bitartean, Vosta Ricako enbaxadorea izan zen.