Foru Aldundiak 51 auto eta bi autobus sartzeko aparkaleku berria egin gura du Gaztelugatxeko San Juan inguruan, eta horren aurka egiteko plataforma sortu dute. Bakion batzarra egin zuten barikuan, orain Bermeon egin gura dute.
Barikuan [azaroak 22] eta zapatuan [azaroak 23] egingo dute bilketa Gernika-Lumo eta Bermeoko dendetan. Boluntarioak behar dituztela azaldu dute.
Laura Vicario luthierrak Bilboko Bailen kalea dauka lantokia, eta datozen hilabeteetan enkargu berezi bati egin beharko dio aurre: Jose Maria Iparragirre koplalariaren gitarra zaharberrituko du.
Jabi Asurmendi Arakaldoko alkateak hartu du Udalbiltzaren aginte makila. 20. urteurrena bete du Udalbiltzak eta zapatuko Batzar Orokorrean aurkeztu zuten zuzendaritza talde berria.
Bertoko Azokaren helburuak bete dituzte beste behin. Lehen sektorearen eta bertoko kontsumoaren aldeko apustuan beste pauso bat eman eta ogiaren inguruko kontsumo taldea sortu dute.