2019/11/13

Herritarrak arte eszenikoetara hurbiltzeko hiru ikastaro egingo dituzte Gernikan

Hiru saiotan antzerkia lantzeko ikuspuntu desberdinak jorratuko dituzte hiru sortzailek. Arte eszenikoetara herritarrak hurbiltzea bilatuko dute, eta ikastaroak Elai Alai aretoan izango dira.

Marketin Gastronomikoari buruzko ikastaroa antolatu du Urremendik

Formakuntza azaroaren 19an izango bada ere, bihar da izena emateko azken eguna.

euskara olgetan errotu

Euskara jolasean landuko dute familiek domekan

3 eta 5 urte bitarteko umeei eta euren gurasoei zuzendutako programa da 'Euskara Olgetan Errotu', eta domekan Jai Alai frontoian abiaraziko dute. Esparru ez formalean euskararen erabilpena areagotzeko baldintzak finkatzea du helburu.

'Uda batez Kurdistanen' landuko du Bermeoko irakurleen txokoak

Arrate Egaña idazleak dinamizatutako saioa 18:30etik 20:00etara izango da, bihar, udal liburutegian

Eguraldi txarrari aurre eginda, 100 kantuzale batu ditu Bermeon egindako Kantu Jirak

Datorren urtean berriro batzeko asmoa agertu dute Bermeoko Kanta kanta lorueko eta Gernika-Lumoko Urdaibai kantaguneko kantuzaleek.

Elai-Alai

Gazteen pornografia kontsumoari buruzko prestakuntza saioa egingo dute martitzenean Gernika-Lumon

Berritzeguneak irakasleei, familiei eta gizarteari orohar zuzendutako saioa izango da, eta azaroaren 19an (martitzena) egingo dute Elai Alai areto txikian. 16:30etik 19:00etara bitartekoa izango dela aurreikusi dute.

'Comandante Arian' dokumentala dakar Erroxapek

Bihar jarriko dute dokumentala; 18:30ean, Erroxapek Erretenen duen egoitzan.

Gehiago