Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Kirola

Arrizabalagak eta Aldaik ezin izan dute Bizkaia Txapelketako lehen partidua irabazi

Amaia Aldai eta Nora Mendizabalen kontra jokatu zuten, eta 22-8 galdu zuten norgehiagoka. Hurrengo bi partiduak irabazi beharko dituzte azaroaren 30ean jokatuko den finalean egoteko.

Argazkia: Unai Arrizabalaga
Ane Maruri Aransolo
Gernika-Lumo
2019/11/11

Emakumezkoen esku pilotako Bizkaia txapelketako lehenengo partiduak hartu zituen barikuan Bilboko Bizkaia frontoiak. Olatz Arrizabalaga gernikarrak eta Gentzane Aldaik osatutako bikoteak Amaia Aldai eta Nora Mendizabalen kontra jokatu zuten, eta 22-8 galdu zuten norgehiagoka.

Indartsu kantxaratu ziren Aldai eta Mendizabal, eta lehenengo tantoak eskuratuz ihes egin zuten markagailuan. Erasoan bikain aritu ziren, ez zuten hutsegiterik egin, eta nagusitasunez gailendu ziren. Arrizabalaga eta Aldai markagailuan gerturatzen saiatu ziren arren, ezin izan zuten ezer egin.

Markagailuak hamalau tantoko aldea agertzen du, baina bi bikoteen arteko jokoa ez zela horren desberdina izan adierazi du Olatza Arrizabalagaren entrenatzaileak: “Partidua ez da bakarrik markagailuak islatzen duena. Kantxan ez zen horrenbesteko aldea egon, baina bikain jokatu zuten Aldai eta Mendizabalek. Hasieratik aurreratu ziren, eta markagailuan lortutako tartea kudeatuz erraz jolastu zuten. Ez zieten Arrizabalaga eta Aldairi ezertarako aukerarik eman”.

Aurrez aurreko lehenengo partidua jokatu zuten bi bikoteak dira txapelketako faborito nagusiak, baina lehenengo porrotagaz hurrengo bi partiduak derrigorrez irabazi behar dituzte Arrizabalagak eta Aldaik. Asteburukoa zen zailena, baina besteak ere oso “parekatuak” izatea aurreikusi dute: “Finalera heltzea ez da erraza izango”.

Hurrengo norgehiagoka barikuan lehiatuko dute, eta Arrate Bergara eta Olatz Ruiz de Larramendi izango dituzte aurrez aurre. Bergarak eta Ruiz de Larramendik ere lehenengo partidua galdu egin zuten; 22-21 aurreratu ziren Iera Agirre eta Ainhoa Romero.

Txapelketaren finalaurrekoak eta finala azaroaren 30ean lehiatuko dira.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.