Gernika-Lumoko kirol patronatuak kudeatuko du bi pisten erabilera. Aurreikuspenen arabera, 47.794,9 euro erabiliko dituzte, eta hiru hilabetetan eginda egotea espero dute. Halaber, futbol zelai nagusian legez kanpo eraikitako harmaila eraitsiko dute eta Hego Zelaiaren lurra parekatuko dute.
Bihartik barikura bitartean 20 adituk gizakien eta naturaren arteko harremana aztertuko dute; egitasmoa hainbat jardunalditan banatu dute.
Bermeoko Arrantzaleen Museoak historiaz betetako erakusketa berezia hartu du bere baitan. Bertan XIX. eta XX. mendeetan bidalitako postalen bitartez garai hartako bizimodua ezagutu daiteke.
4-12 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutako saioak egingo dituzte azaroko lau zapatutan. Parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da; urriaren 31a da azken eguna.