Eguraldi txarrak eraginda bertan behera utzi dute Antzinako Azoka
Bermeoko Udalak goizean jakitera eman du Alde Zaharrean banatuta egon diren 40 bat saltokiak ez dituztela irekiko.
Eguraldi txarrak eraginda, bertan behera utzi du Bermeoko Udalak Antzinako Azoka. Atzo 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara ireki zuten azoka, eta eguna normaltasunez igaro zuten. Gaur, aldiz, goizean salmahaiak batu dituzte ekoizleek, eta 15:00ak arte aurreikusita zituzten jarduerak ez dituzte burutu.
Asteburuan euria egingo zuela jakina zen, eta iragarpenak ez du hutsik egin. Goiz goizetik eguraldia ez dute bermeotarrek lagun izan, izan ere, euri zaparrada eta haize bolada bortitzek negu giroan murgildu dituzte herritarrak. Hala, atzo era guztietako produktuak dastatu eta erosteko aukera izan bazuten ere, udalak jakitera eman du Alde Zaharretik banatuta egon diren 40 bat saltokiak ez dituztela irekiko.