Inoizko jendetsuena izan da Ibarrangeluko Kanta Bazkaria
Eguraldia lagun, Arketa bete zuten bertaratutako 112 pertsonek. Giro "paregabean" dantzan eta kantuan aritu ziren herritarrak.
Urtero legez, Kanta Bazkarian elkartu ziren ibarrangelutarrak zapatuan.
Eguraldia lagun, Arketa bete zuten, eta antolatzaileek esan dutenez, inoizko parte hartzerik handiena izan dute aurten. Hain zuzen, 112 pertsona elkartu ziren, “giro paregabean”.
Beste urte batez, EinGo kantan eta dantzan taldeko musikariek lagunduta, gorputzak mugitu zein eztarriak berotzeko aukera ederra izan zuten.