Kanalako jaiak, herrikoiak eta parte hartzaileak
Kanalako jaiak ospatu dituzte asteburuan, eta herrikoiak eta oso parte hartzaileak izan direla zehaztu dute antolatzaileek.
Kanalako jaiak ospatu dituzte asteburuan Kanalako bizilagunek, eta herritarren erantzun eta parte hartzeagaz “oso pozik” daude jai batzordeko kideak.
Pala txapelketako finalean frontoia bete zuten bertaratu ziren herritarrek, eta geroko herri afarian 180 inguru batu ziren: “180 lagun inguru batu ginen frontoian eta giro ona egon zen. Gustora egon ginen”.
Zapatua egun handia izan zen, eta kalejiran goiz, eguerdi eta arratsaldea pasatu ondoren, mozorrak atera zituzten iluntzean. Kuadrilla bakoitza gai jakin batez mozorrotu zen, eta desfilea egin zuten frontoian.
Domekan dantzek hartu zuten plaza goizean,eta herriko abadeari ere ezustekoa eman zioten. 60 urte betetzen zituen Andra Mari egunean, eta zoriontzeko aurreskua dantzatu zioten: “Agurra egin gura izan genion. Hasieran ez genekien 60 urte betetzen zituenik, baina jakin genuenean agurra dantzatzea pentsatu genuen.
Eguerdian, baina, tortillak eta paellak prestatzeko lanean ibili ziren herritarrak. Guztira 14 taldek parte hartu zuten txapelketan. «Parte hartze handia egon zen, eta oso gustura aritu ginen».