Gaur goizaldean jazo dira lapurretak Gernika-Lumoko erdigunean. 19 urteko gazte bat eta 18 urteko bi gazte epailearen esku geratuko dira.
Iraila hasita, Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan murgiltzeko unea heldu da bermeotarrentzat. Bihar emango diete hasiera festei, jarduerez betetako egitarau zabalagaz batera.
Txosnaguneko eskaintza sendotu eta herrira zabaldu dute Bermeoko Txosna Batzordeko kideek. Jaien elkarlanean antolatzerakoan jarritako oztopoak salatu dituzte.
Herriko festa nagusietan murgilduko dira Nabarnizko eta Muruetako bizilagunak hurrengo egunetan. Gorozikan ere, andramariak ospatzeko adin guztientzako egitarau zabala prestatu dute arduradunek.
Erroxape Emakumeen Elkarteak eta Izaro Abesbatzak jaiei hasiera emateko ikuskizuna eskainiko dute bihar iluntzean.
Eskaintza zabalagaz datoz Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak Bermeora. Lehiaketak, kontzertuak, emanaldiak eta hainbat jardueragaz osatu dute hurrengo egunetako plangintza.
Euskal artzain txakurren erakustaldia eta artzain gazta txapelketa egingo dituzte estreinako, Bermeon. Artzain txakur dotoreenak aukeratzeaz gain, animaliak lanean ikusteko aukera egongo da.
Euskal oiloen zein makineria eta abel erakusketak ere jarriko dituzte Eleizalde auzoan. Bestalde, Paresiko Iturbe Anaiak eta Muruetako Kamiñoko Erretegiaren ordezkariek idi proba dema lehiatuko dute.