2019/7/16

lointek al qazeres

Lointek Gernikak Nissan Al-Qazeresen kontra hasiko du liga

Dia Ligaren egutegia jakitera eman dute gaur, eta talde gernikarrak urriaren 9an jokatuko du etxeko lehen partidua. Open Day-agaz hasiko dute liga irailaren azken asteburuan, baina oraindik ez dute lekua aukeratu.

Urdaibai Dantza Taldeak 50. urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia egingo du

Zapatuan Foruko kultur etxe ondoan dantzan aritzeko batuko dira azken mende erdian taldean aritu diren dantzari gazte zein nagusiak.

Gotzon Zabalaren 'Zeruko' belaontzia izan da Galerna Cup-eko garailea

Galerna Taldeak zapatuan egin zuen Izarori bira emateko estropada. Hamabi belaontzik parte hartu zuten lasterketan.

AKORDAKO_JAIAK

Santa Mañe jaiak ospatuko dituzte Akordan, etzitik aurrera

Lau egunetako egitarau zabala prestatu dute Ibarrangeluko Akorda auzoko jaiak girotzeko. Txupina jaurtiz hasiko dira Santa Mañe jaiak etzi, eta sardina janagaz agurtuko dituzte domekan.

Karmen eguna Elantxobe

Karmen eguna ospatzeko elkartu dira Elantxoben eta Mañun

Eguerdiko mezaren ostean, ohitura mantenduz, Ama Birjinagaz prozesioa egin dute elantxobetarrek. Mañun, berriz, umeen jolasak egin dituzte.

Alkartasuna urteko ekitaldiaren osteko dantzarien argazkia

Olatuak eta mendiak batu dituzte Alkartasuna Dantza Taldekoek

'Olato berde eta mendi urdinen artien' izeneko urteko ekitaldia dantzatu zuten bermeotarrek.

kosnoaga

Kosnoagako igerilariek maila ona erakutsi dute Euskal Herriko Txapelketan

Asteburuan, Euskal Herriko txapelketa lehiatu zuten junior mailako Kosnoagako bederatzi igerilarik, eta lan txukuna egin zuten denek. Arduradunak pozik daude federatuen maila, gogo eta konpromezuarekin.

Santimamine tailerra

Datozen bi asteburuetarako eskaintza zabala dakar Santimamiñek

Silex lanketaren erakustaldia, bisita gidatua, film baten proiekzioa eta arte tailerra egingo dituzte.

Gehiago