Oka ibaiaren inguruko landare erasotzaileak kentzeko kanpaina martxan dago Gernika-Lumon
Cortaderia Selloana eta Arundo Donax izeneko espezieen kontrako neurriak dira hartzen ari direnak. Gernika-Lumoko Udalak ekosistema naturalak kontserbatzeko eta basoak berritzeko hain kaltegarriak diren espezien ugaltzea ekidin gura du kanpainagaz.
Gernika-Lumoko Udalak ekosistema naturalak kontserbatzeko eta basoak berritzeko hain kaltegarriak diren espezien ugaltzea ekidin gura du duela hiru urte abiarazitako kanpainagaz.
Beharrezko neurriak.
Ingurumena zaintzeko asmoz, hainbat dira dagoenerako burutu dituzten neurriak. Hala, Pampako plumeroa landarearen 155 ale erabat kendu dituztela aurreratu dute. Era berean, Kanaberadia landareaz josita dagoen 150 metro karratu baino gehiagoko tartea garbitu dute, “kimu berriak ateratzeko aukera murriztu dadin”. Horretarako, landare horrek lurrazpian dituen hainbat enbor behin eta berriro kendu behar izan dituzte. Gainera, tximeleten arbola deritzon aleak kantzeko jarduerak egiten ari dira orain.