Gaur goizean egin dute agintaldi berriko lehen osoko bilkura. Udal gobernu taldea aurkezteagaz batera, datozen lau urteetan izango dituzten helburuen berri eman du Aritz Abaroa alkateak.
106 taldek parte hartuko dute atzo hasi zen torneoan. Giro ederrean batu ziren herritarrak, eta norgehiagokek Pasealekua betetzea lortu zuten beste urte batez. Benjamin mailatik hasi eta senior mailako taldeen arteko norgehiagokak ikusi ahalko dira aurrerantzean.
Festen balorazio oso ona egin dute arduradunek, bi asteburuetan herrira jendetza hurbildu dela esanez. Lehen mailako pilota partiduekin gozatu zuten zapatuan Ibaetan, eta mendi martxan 350 lagun inguru batu ziren domekan.
Gernika-Lumon hasi eta amaituko da aurten ere. Bizkaiko bost deiadar mendiak eta Bizkaiko Batzar Nagusien hiru egoitzak zeharkatuko dituzte 200km-ko probaren parte hartzaileek. Alex Txikon omenduko dute.
Gernika-Lumoko berbalagunkideek euren xafla jarri zuten zapatuan Ganaga mendi tontorrean. Hilabetero egiten duten mendi irteera aprobetxatu zuten horretarako, eta gero, ardo dastaketan batu ziren udalerrian.