Parte hartzaile bat hil eta bigarren bat larri zauritu da 'Rally Balcon de Bizkaia' proban
10:45ean gertatu da istripua Muxikako Berroja auzoan. Autoa errepidetik irten eta zuhaitz baten aurka egin du talka
Rally Balcon de Bizkaia proban parte hartzaile bat hil eta bigarren bat larri zauritu da. Ertzaintzak jakinarazi duenez 10:45ean rallya lehiatzen zegoen auto bat errepidetik irten da Muxikako Berroja auzo inguruan, eta zuhaitz baten kontra egin du talka.
Gidaria eta kopilotoa auto barruan trabatuta geratu dira eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Kopilotoa (35 urteko gernikarra) istripuan bertan hil da, eta auto gidaria (32 urteko arratzuarra) Gurutzetako Ospitalera eraman dute anbulantzian.
IX. Rally Balcon de Bizkaia proba izan da aurtengoa, eta ibilbideko bigarren tarte kronometratuan egrtatu da istripia.
Ezbeharraren ostean bertan behera utzi dute antolatzaileek.