Bazterkeria politikek gizartean duen eragina aztertuko dute bihar eta etzi Astran
Euskal Herriko Unibertsitateko udako kurtsoen aterpe izango da, beste behin, Astra Kulturarako fabrika soziala. Hala, Europan zabaltzen ari diren bazterkeria politikei buruz hitz egingo dute biharko eta etziko saioetan.
Laugarren urtez iritsiko dira EHUko udako ikastaroak Gernika-Lumora, eta beste behin Astra izango da horien aterpe; bi saio egingo dituzte bihar eta etzi. Horietan, Europan gero eta nabariagoak diren bazterkeria politikek gizartean duten eragina aztertuko dute ikastaroetan.
“Batetik, bazterkeria politiken sorrerak dakartzan izuaren eta gorrotoaren diskurtsoei buruzko eztabaida egingo dugu ikastaroetan, eta, bestetik, populismoen goraldira aztertuko dugu”, diote Gernika Gogoratuz elkarteko kideek.
Gainera, duintasun eta elkartasun balioak barne hartzen dituzten inklusio eta harrera jarduerak aztertuko dituzte: “Hauskortasuna, elkarrekikotasuna eta interdependentzia printzipio unibertsaltzak landuko ditugu”.
Eztabaida akademikoak. Bi jardunaldietako saioetan, beraz, demokraziari eta giza eskubideei eta haien mehatxu eta aukerei lortutako kontzepzioen gaineko eztabaida akademiko eta politikoak landuko dituzte.
“Bazterkeria eza eta harrera proposamenak eta politikak ezagutzera eman gura ditugu. Horien bultzatu udalerri mailan zein Europar Batasunean”, argitu dute. Hala, kategoria filosofikoak, juridikoak eta politikoak analizatuko dituzte, bakeari eta gatazkari buruzko ikasketa esparruan.
Giza duintasunaren, esklusioaren eta inklusioaren kategoria filosofikoak, juridikoak eta politikoak analizatzea, bakearen eta gatazken gaineko ikasketen esparruan.