Ate irekien jardunaldiak egingo ditu Xixili Taldeak
Bermeoko Araneko kiroldegian eta Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian egingo dituzte, astelehenetik [ekainaren 10a] ostiralera [ekainaren 14a].
Xixili Taldeak ate irekien jardunaldiak egingo ditu ekainaren 10etik 14ra bitartean, Bermeoko eta Gernika-Lumoko kiroldegietan.
Bermeon, astelehenean [ekainaren 10a], eguaztenean [ekainaren 12a] eta barikuan [ekainaren 14a] gimnasia erritmikoa ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek 17:30etik 18:30era Araneko kiroldegian. Bestalde, Gernika-Lumon, asteartean [ekainaren 11a] eta eguenean [ekainaren 13a] egingo dituzte ate irekien saioak. 8 urtetik beherako neska-mutilak 17:00etatik 18:00etara bitartean hurbildu ahalko dira Santanape kiroldegira; eta jarraian, 9 urtetik gorako gaztetxoen txanda izango da 19:00ak arte.