Aitor Beaskoetxearentzat izan da maiatzeko Ezetz Jakin lehiaketako saria
98 pertsonak parte hartu dute maiatzeko lehiaketan eta 89ek erantzun dituzte galdera guztiak zuzen. Ekaineko lehiaketa prest dute dagoeneko eta jaiei buruzko galderak erantzun beharko dituzte parte hartzaileek.
Gaur goizean eman du Berbalagunek maiatzeko Ezetz Jakin lehiaketako saria Kultur Etxean. Guztira 98 pertsonak parte hartu dute maiatzean, eta 89k erantzun dituzte galdera guztiak zuzen. Horien artean, Aitor Beaskoetxea gernikarrak eraman du saria Zimela Jatetxearen eskutik.
Galdetegiak esaera zaharrak lantzen zituen maiatzean. Ekaineko lehiaketa prest dute dagoenerako, eta, hileon Gernika-Lumoko jaiei buruzko galderak erantzun beharko dituzte parte hartzaileek. Hurrengoan, Zallo Barri jatetxeak bi lagunentzako jatordua zozketatuko du.