Jon Erezuma eta Jon Carles Monteagudo omendu dituzte
Euskal gudariak omentzeaz gain, nazio askapen mugimendua oinarri hartuta, mahai ingurua egin zuten Astra kulturarako fabrika sozialean.
Jon Erezuma eta Jon Carles Montegaudo euskal gudariak hil zituztela 28 urte bete ziren maiatzaren 30ean, eta euren omenez ekitaldia egin zuten zapatu eguerdian Gernika-Lumon.
“Nazio askapenaren borrokan dena eman dutenen konpromisoa eta duintasuna oroitzeko batu gara”, azaldu dute arduradunek. Hala, Astrako babeslekuaren aurrean dagoen belardian, lorategi bat jarri zuten; izan ere, gudarien oroimenerako lekua da hori, “borrokaren duintasunaren topagunea”. Lore batez inguratuta, plaka bat jarri zuten bertan; Lauaxeta eta Sarrionandiaren bertso bana idatzita zituelarik. Hala, Euskal Herriagatik “guztia eman dutenak” eskertu gura izan zituzten zapatuko ekitaldian.
Askatasunaren haizea herri ekimenak asteburuko parte hartzea eskertu du, eta aurrerantzean ere nazio erakuntza eta eraldaketaren inguruko borrokaren memoria eta haren duintasuna indartzeko lanean jarraituko dutela adierazi du.