Fiskalak 601 urteko espetxe zigorra eskatu du auzipetuentzako. Hauek jasotako elkartasuna eskertu eta auziarekin asaldatu direnei eta auzipetuei babesa agertu dietenei irailaren 14ko manifestazioan parte hartzeko dei egin diete.
Euskal gudariak omentzeaz gain, nazio askapen mugimendua oinarri hartuta, mahai ingurua egin zuten Astra kulturarako fabrika sozialean.
Zapatutik zabalik dago Arte eta Natura Ereño Behatokia. Arratsaldean bisita gidatuak egin zituzten Rober Garay eta Alberto Palomera sortzaileekin eta gauean Neønymus-ek kontzertua eskaini zuen.
Gernika-Lumoko Batzar Nagusietarako deia egin zuten domekan Ganekogortatik. Ehundaka mendizale gerturatu ziren.
250 bat pertsona elkartu dira XII. Mugari Biran.
Musika eskolakoek hainbat ekitaldi prestatu dituzte biharko eta etzirako ikasturteari amaiera ezin hobea emateko.