Lanzero Classic Summer Rallya egingo dute bigarren urtez
Lanzero Classic Summer Rallyaren bigarren ekitaldia egingo dute zapatuan, Gernika-Lumon. Izena eman duten gidariek 200 kilometro inguruko ibilbidea burutu beharko dute.
II. Lanzero Classic rally klasikoa lehiatuko dute bihar, Gernika-Lumon. Summer Rallyan parte hartzaileek 190 kilometroko lasterketa egingo dute erlojuaren kontra.
Guztira, zortzi tarte osatu beharko dituzte izena eman duten gidariek, eta ekimena sortu berri duten CORREN txapelketarako puntuagarria izango da.
25 urte baino zaharragoak diren autoen arteko lasterketa da Lanzero Classic Summer Rallya, eta 60 parte hartzaile baimendu dituzte gehienez.
Izena eman duten auto gidariek 09:30ean Elai Alai Aretoan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, eta 12:00etan bukatuko da parke itxietan sartzeko epea.Adolfo Urioste kalean hasi eta bukatuko dute rallya, eta lehenengo autoa 13:30ean irtengo dela jakitera eman dute antolatzaileek. Hain zuzen ere, parke itxiak Adolfo Uriosten bertan eta Ipar Tabernie aurrean kokatuta egongo dira.
21:30etik aurrera banatuko dituzte sariak, eta ostean otordua egingo dute.