2019/5/29

Arte eta Natura Behatokia

Zapatuan zabalduko dute Arte eta Natura Ereño Behatokia

Naturan bertan sortutako artea dakarte Rober Garay mundakarrak eta Alberto Palomera bilbotarrak. Ereñoko marmol gorriko bi harrobitan arte galeria erraldoia sortu dute.

#Bermeotunaminbiziarenaurka kanpainaren balorazio positiboa egin dute

3.000 euroko txekea eman diete Bermeo Tuna World Capitalek eta Arrain Azoka elkarteak Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteari eta Bizkaiko CIC Biogune-Ciberehd zentroari.

Gaztelugatxeko San Juan

Gizon bat erreskatatu dute Gaztelugatxeko San Juanen

Segurtasun Sailak azaldu duenez, 12:00ak aldera baselizara igotzeko eskaileretatik erori da zauritua.

Nerabezaroa ardatz duten hitzaldiak emango ditu Osasunsareak Gernika-Lumon

Osasunsareak bihar eta ekainaren 6an 18:00etatik 19:30era emango ditu hitzaldiak Astra kulturarako fabrika sozialean.

Gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Bermeon, bi edukiontzi erretzea leporatuta

Atxilotutako 21 urteko mutila beste lau gertakariengatik ere ikertzen ari dira.

Urdaibai Eskubaloi taldea Udazken Txapelketan

Kirol Jaia egingo dute Bizkaiko 35 herritan, tartean Bermeon eta Mundakan

Kirol Jaia Bizkaiko Foru Aldundiak eta udalek elkarlanean antolatuta ekimena da, eta aurten 15. urtez egingo da. Bermeon eta Mundakan ekintzez bete dute asteburua.

Bermeoko Bertso Topaketak herriko 200 ikasle batuko ditu bihar

Eleizalde ikastolako, San Frantzisko Herri ikastetxeko, Sagrado Corazon ikastetxeko eta Bermeoko institutuko ikasleen amaierako jaialdia izango da. Ikasturtean landutakoa kalera ateratzea da ekimenaren helburua.

Gehiago