Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Ekonomia

Bustia, baina atzo baino jendetsuagoa

Eguraldia lagun izan ez arren, azokara doan jendea erostera doala esan dute saltzaileek.

25. Arrain Azoka
Oihana Cabello Elorriaga
Bermeo
2019/05/18

Aterkipekoa da aurten arrain azoka. Zenbaki borobila du: 25. edizioa da, baina giroa ez da espero bezain ona. Eguraldi eskasa da atzo eta gaur Bermeon izan dutena, baina saltzaileak baikor agertu dira. Atzoko erantzuna ikusita, gaur goizean eta eguerdi partean jende gehiago ikusten zen Lamerako postuen inguruan. Cusumanoko saltzaileak, adibidez, eguraldiak salmentetan eraginik ez duela izan esan du. “Jende asko etorri zaigu bai atzo eta baita gaur ere, goizetik. Eguraldiaren eraginik ez dugu igarri bereziki, ez txarrerako, berdin-berdin saldu dugu eta”.

25. arrain azoka

Campos eta Carmelo Tojako salmahaietako saltzaileak ere ez dute uste salmenten beherakada hain nabarmena izango denik. Eguraldiaren eraginez azokan ohi baino jende gutxiago dabilela aitortu dute, baina bariku eguerdian eta zapatuan ondo saldu dutela esan du Carmelo Tojako saltzaileak. “Euriak eragina du, baina ez da horrenbesterako. Aurre egingo diogula uste dut, eta domeka eguerdian ere jendea ibiliko delakoan nago, txikiteoak lagunduko du”, esan du.

25. arrain azoka

Campos postuko saltzailearen esanetan, aurtengo eguraldia benetan txarra dela esan du, eta barikuan salmentetan nabari izan dutela aitortu du. Hala ere, zapatuan hurbildu den jendea erosteko asmoagaz joan dela dio, “gauza konkretuen bila datoz erosleak eta zapatu goizean polito saldu dugu”. Domekarako bildur da, “eguraldi eskasak ez du laguntzen, eta hainbat gauza daude antolatuta, Lekeition Ibilaldia, esaterako”. Dena den, Bermeon ere, arrain azoka dela-eta hainbat jarduera antolatu dituzte, eta horiek jendea erakarriko dutelakoan dago.

ARGAZKI GALERIA

Isabel eta Cuca salmenta postukoak ere itxaropentsu daude. Iazko edizioarekin alderatuta, barikuko salmentek behera egin dutela esan du. Hala ere, azokakideek esan legez, Lamerara hurbildu den jendea erosteko asmoz joan da zapatuan, eta zer erosi behar duen badakiela.

Atzo inauguratu zuten 25. Arrain Azoka, Bermeo Tuna World karpan egin zuten ekitaldiarekin.

EGITARAUA:

Domeka, maiatzak 19:

  • 11:00. Bostale elkartearen tailerra, BTWC karpan.
  • 12:00. Eroskiren tailerrak, BTWC karpan.
  • 12:00. Umeak arrainekaz tailerra Berton elkartearen eskutik, BTWC karpan.
  • 12:30. Bermeoko Erraldoien Konpartsaren eta Deustuko Ondalan erraldoien konpartsaren kalejira, Lameran eta Portuzarrean.
  • 13:00. Aranzadi elkarteak egindako lanaren azalpena.
  • 14:00. Zero plastiko Urdaibai ekimena, BTWC karpan.

Eguneroko Jarduerak:

  • Kofradia Zaharrean. Atun errea eta marmitakoa jateko aukera 11:00etatik 22:00etara bitartean. Domekan, eguerdira arte banatuko dute janaria. Ekimenak helburu solidarioa dauka. Gainera, arrain salmenta irudikapena 13:30ean eta 17:30ean euskaraz eta 11:30ean eta 19:30ean gaztelaniaz (domeka arratsaldean izan ezik). Corrado Bonomik egindako arrain laten erakusketa ikusgai egongo da.
  • Arrantzaleen Museoan. Izena hartu eta izena emon erakusketa. Sarrera doakoa.
  • Hegaluze ontzian irteerak. Zapatuan, 12:00etan, Gaztelugatxera, eta 18:00etan, Elantxobera. Domekan, 12:00etan, Elantxobera, eta 18:00etan, Gaztelugatxera. Nagusiek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta umeek, berriz, 7 euro.

 

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.