Museoen eguna ospatzeko jarduerak izango dira
Beste urte batez, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute zapatuan, eta Busturialdeko museoek hamaika aukera prestatu dituzte egun horretarako.
Beste urte batez, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute zapatuan, eta Busturialdeko museoek hainbat jarduera antolatu dituzte egun hori ospatzeko.
Museoak kulturaren ardatz gisa: tradizioen etorkizuna lelopean ospatuko dute nazioarteko eguna. Lelo horrek erreferentzia egiten die museoek beren komunitateetako eragile aktibo diren aldetik betetzen dituzten eginkizun berriei. Hala, ardatz kultural bilakatu dira, eta plataforma gisa funtzionatzen dute. Sormena eta ezagutza uztartzen dituzte museoetan, eta bisitariek aukera dute elkarrekin sortu, partekatu eta jarduteko. Aurten, Bizkaiko 24 udalerritan antolatu dituzte museoei lotutako jarduerak egunotarako: tartean, Bermeon, Gernika-Lumon eta Kortezubin.
Hamaika aukera. Zabala da edizio honetarako programatutako jardueren aukera. Museoen % 97k doako sarrerak eskainiko dituzte beren instalazioak eta bildumak ikusteko. Horrez gain, doako jarduera berezien programa zabal bat prestatu dute. Familientzako tailerra egingo dute Gernika-Lumoko Bakearen Museoan, eta Ines Bengoa ipuin kontalaria egongo da Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar Museoan.
Hitzaldiak ere egingo dituzte Gernika-Lumoko museoetan: Ondarea eta memoria landuko dituzte Bakearen Museoan, eta antxoa izango dute ardatz Euskal Herria Museoan.
Kortezubiko Santimamiñe museoa gauez zabalduko dute, eta kandelen argipean abiatuko dira informazio gunektik kobaren ahoraino.
Bermeo:
- Arrantzaleen Museoa.
- Museora sarrera doan eta oparitxoa bisitarientzako.
Gernika-Lumo:
- Euskal Herria Museoa.
- Barikua: 18:00etan. Udaberriko paseoa museoko lorategitik. Museoko lorategiko historia eta botanika ezagutzeko bisita gidatua. Derrigorrezkoa aurretiaz izena ematea.
- Zapatua: Sarrera doan eta oparia bisitarientzako. Antxoari buruzko hainbat jarduera: familia tailerrak, hitzaldia eta pintxo dastaketa. Museoen gaua. 16:00etatik 23:00etara, sarrera doan.
- Bakearen Museoa.
- Zapatua: Sarrera eta jarduerak doan.
- 11:30etan Txileko ondarea eta momeria: Villa Grimaldoren kasua hitzaldia Roberto Fuertes Garciaren eskutik.
- 12:45. Memoritour. Gernikako berreraikuntza deitutako bisita gidatua.
- 13:00. Bisita gidatua museoko behin-betiko erakusketetatik.
- Domeka: Sarrera eta jarduerak doan.
- 11:30. Familia tailerra.
- 12:30. Bisita gidatua museoko behin-betiko erakusketetatik.
Kortezubi:
- Santimamiñe.
- Zapatua: Sarrera doan.
- 20:00. Magdaleniense aroko tekniken erakustaldia Iñaki Libano arkeologoaren eskutik. Toki mugatuak direnez, aurretiaz eman behar da izena.
- 21:15. Informazio puntutik kobazuloraino gaueko bisita kandelen suaz argiztatuta. Aurretiaz eman behar da izena.
- Domeka: Sarrera doan.
- 11:30-13:00. Bisita berezia animazioagaz. Toki mugatuak direnez, aurretiaz eman behar da izena.
Ziortza-Bolibar:
- Simon Bolivar Museoa.
- Zapatua: Sarrera doan.
- 12:00. Ines Bengoa ipuin kontalariak Munduko Ipuinak saioa eskainiko du.