Gernika-Lumoko jaietarako kartel lehiaketa martxan dago
Andra Mari eta San Roke jaietarako kartel lehiaketa deitu du Gernika-Lumoko Udalak. Lanak aurkezteko azkenengo eguna ekainaren 7a izango da.
Gernika-Lumoko Udalak jaietarako kartel lehiaketa deitu du. Edozeinek parte har dezake, eta lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 7a izango dela jakinarazi du.
Gernika-Lumoko Kultur Etxean batuko dituzte proposamenak, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Halaber, lanak postaz ere bidali ahal izango dira hurrengo helbidera: Gernika-Lumoko Kultur Etxea, Foru Plaza 2, 48.300 Gernika-Lumo.
Kartelen diseinuan egileek nahaiago duten materiala, teknika eta kolorea erabili ditzakete. Hala ere, neurri zehatz bat izan beharko dute: 65×45 zentimetro. Bertikalean aurkeztu beharko dira, eta formatu digitalean (pdf, diseinuko programa edo jpg). Gainera, lan guztiek goiburu bera eduki behar dute, derrigorrez agertu beharrekoa: Gernikako Jaiak 2019. Abuztuak 14-18.
Proposamenak CD batean bidali edo eraman beharko dira kultur etxera. Irabazleak 450 euro irabaziko ditu, eta ekainaren 15ean jakinaraziko dute zein den. Aurkeztutako lanak kultur etxean egongo dira ikusgai ekainaren 12tik 21era bitartean.