Herriko jai nagusietan gozatzeko aukera zabala
Ajangizko herriko jai nagusiak heltzear daude, eta ajangiztarrek zein inguruko herritarrek horietan parte hartzeko hamaika aukera dituzte. Martitzen iluntzean hasiko dituzte San Asentsio eta San Isidro jaiak.
Egutegian seinalatutako egunak dira Ajangizko sanasentsio eta sanisidroak. Uda aurreko lehenengotariko jaiak dira, eta gogotsu hartzen dituzte inguruko herritarrek. Uda berotzeko aukera ederra dira.
Ohiturari jarraituz, eta Errenteria ere Ajangiz dela aldarrikatuz, Errenteriko zubitik herriko plazara Saragiaren igoera eginez hasiko dituzte herriko jai nagusiak martitzen iluntzean.
Biharamunean, San Isidro eguneko mezan batuko dira, eta hamaiketako herrikoia egingo dute. Bariku gaua, berriz, luzea izango da ajangiztarrentzat. Las orejas de Van Gogh, The Pote´s eta Anita Parker taularatuko dira. Kontzertuak bukatuta, Zirkinik Bez taldeak musikatuko du gaua.
Bazkari herrikoia. Maiatzaren 25ean, sukalkia egiteko batuko dira herritarrak. 14:30ean aurkeztu beharko dituzte sukaldatutakoak, baina goiza girotzeko Artxube dantza taldekoek ikuskizuna emango dute.
Maiatzaren 30a da Asentsio Eguna, eta briska eta txokolate janak beteko dute eguena.
Bi asteburutan nekatu arte gozatzeko hamaika ekitaldi izan ostean, beste urte batez, herriko mugetatik mendi ibilaldia eginez amaituko dituzte jaiak.
EGITARAUA:
Maiatzak 14 (Martitzena)
21:00. Errenteriako zubitik saragi igoera. Ondoren. Makailao janaren inguruan batuko dira.
Maiatzak 15 (Eguaztena)
12:00. Meza. Gero, hamaiketako herrikoia.
Maiatzak 17 (Barikua)
22:00. Kontzertu gaua. Las orejas de Van Gogh, The Pote´s eta Anita Parker. Ondoren, erromeria Zirkinik Bez taldeagaz.
Maiatzak 18 (Zapatua)
20:30. Mus txapelketa, eta sardina jana.
Maiatzak 19 (Domeka)
11:00. Ajangizko VII. Esku Pilota txapelketaren finalak.
Maiatzak 25 (Zapatua)
11:00. Umeen jolasak goizean.
12:00. Artxube dantza taldearen erakustaldia.
14:30. Sukalkiaren aurkezpena.
15:00. Bazkari herrikoia.
16:00. Umeen jolasak.
17:00. Girotzeko musika.
Maiatzak 30 (Eguena)
11:00. Asentzio Eguneko meza.
20:00. Briska Txapelketa. Gero, txokolate jana.
Ekainak 2 (Domeka)
8:00. Ajangizko XII. Mugari Biraren izen ematea.