Udalerriko lehen festen berotasunean dabiltza Lorategietan
Txistulariekin hasi dute Lorategietako jaien egun handia, eta Elai-Alaiko dantzariek girotu dute eguerdia. Bazkaritan Auzune Tabernan elkartu dira, eta arratsaldean Xaiborren ikuskizunagaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Eguraldi ona lagun izan dutela ospatzen dabiltza Lorategietako jaiak. Musikak eta dantzek girotu dute gaurko, eta jatekoagaz gozatzeko aukera ere eduki dute Lorategietara bertaratutakoek.
Goizean txistulariekin kalejira egin dute auzotarrek, eta mezaren ostean, jai eguna aprobetxatu eta Elai-Alai dantza taldekoen ikuskizuna ikustera hurbildu dira hainbat eta hainbat. Gaztetxoek eduki dute protagonismoa, eta ikasturtean zehar ikasitako erakutsi diete guraso eta auzokideei. Gazte, heldu eta nagusiek bete dute plaza.
ARGAZKI GALERIA
Paella jateko elkartu dira orain Auzune Tabernan, eta barre eta irrintziek girotutako eguerdian murgilduta dabiltza. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Xaiborren emanaldiagaz gorputza astintzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. 20:00etan jaurtiko dute festa amaierako txupina.