Gernika-Lumoko historia berreskuratzeko bi argazki jarri dituzte Fray Martin de Murua kalean
Argazkiekin antzinako irudiak begiratzen dituztenen oroimea piztu gura du Gernika-Lumoko Udalak. Herriko historia berreskuratzeko ekimena da honakoa.
Gernika-Lumoko historia berreskuratzeko lanean jarraitzen du udalak. Hala, beste bi argazki historiko jarri ditu Fray Martin de Murua kalean; Errenterian orain urte batzuk jarri zituzten.
Jesus Maria Agirre-Amalloak utzitako 50. hamarkadakoak dira horiek. Argazkiek 3×4,80 metro dituzte, eta garai haretan bertan zeuden “Santa”-ren janari denda eta San Kristobak garajea ageri dira. Argazkiekin, beraz, irudiak begiratzen dituztenen oroimea piztu gura dute udal arduradunek: “begiratzen duenaren oroimena piztea du helburu ekimen honek, izan ere, oinezkoen begiradak eta komentarioak sortarazten ditu”.