SOMEko II. Aste Kulturalean murgilduko dira Gernika-Lumon
Barikura bitartean, Segundo Olaeta Musika Eskolako ikasleen hainbat emanaldiz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolako ikasle eta irakasleek II. Aste Kulturalari hasiera emango diote gaur. Barikura bitartean, ikasleen hainbat emanaldiz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
Koruen emanaldiagaz eta Some Rocker´s taldearen emanaldiagaz Lizeo Antzokian hasiko dute aste kulturala:18:00etan korueak abestuko du, eta 19:00etan joko dute konboek eta Some Rocker´s taldeak.
Bihar ere bi emanalditan egoteko aukera izango du gura duenak, izan ere, musika tresna desberdinetako bakarlariek ikasturtean ikasitakoak erakutsiko dituzte musikari eta familiaren aurrean. Elai-Alai areto txikian 17:30ean egingo dute lehenengo emanaldia, eta 19:00etan izango da bigarrena.
Etzi, lau talde
Etzi, berriz ere, musika tresna desberdinetako bakarlarien emanaldiak hartuko ditu Elai-Alai areto txikiak; horiek 17:30etik aurrera joko dute.
Bigarren saioa, baina, Lizeo Antzokian egingo dute 19:00etan, eta Segundo Olaeta Musika Eskolako lau taldek joko dute bertan: gitarra taldeak, biolontzelo taldeak, orkestra txikiak eta orkestrak.
Barikuan, SOMEko II. Aste Kulturalari bukaera emateko musika tresna desberdinetako ikasleek girotuko dute Elai-Alai areto txikia; lehenengo 17:15ean, eta gero, 18:15ean.