Meakaurreko kiroldegiak kirol aparatu berriak ditu
Morgako Udalak Meakaurreko gimnasioan zeuden kirola egiteko makinak berritu ditu. Zaharrak hainbat aparatu berriz ordezkatu dituzte, eta dozena bat aparatu berri erabiltzeko prest daude.
Morgako Udalak Meakaurreko gimnasioan zeuden kirola egiteko makinak berritu ditu.
Zaharrak hainbat aparatu berriz ordezkatu dituzte, eta bertaratzen direnek dozena bat aparatu berri erabiltzeko aukera izango dute. Izan ere, horiekin, denetariko kirol ekintzak gauzatzeko aukera izango dute.
Besteren artean, lasterka egiteko zintak jarri dituzte, baita pisuak altzatzeko hainbat makina desberdin ere.