Busturian, etzi 19:00etan egingo dute batzarra Altamirako Kultur Etxean. Muxikan, Ibarrurin eta Gorozikan astebururako hainbat batzarrak deitu ditu EH Bilduk.
Udal hauteskundeak aztertzeko eta Espainiako hauteskundeen egoeraz hitz egiteko herri batzarrak deitu ditu EH Bilduk.
Busturian, etzi 19:00etan egingo dute batzarra Altamirako Kultur Etxean. Bertan, Udal Hauteskundeko zerrenden onarpena aztertuko dutela zehaztu dute, eta Espainiako Kongresu eta Senaturako Hauteskundeen egoeraz ere hitz egingo dutela aurreratu dute.
Muxikan, Ibarrurin eta Gorozikan ere batzarrak egingo ditu EH Bilduk. Bertan, hauteskunde programaren osaketaz hitz egingo dute, eta hurrengo lau urteetarako herritarrek dituzten kezka eta ideiak aztertuko dituzte.
Etzi 19:00etan Kurtzeron egingo dute batzarra, Zubieta Errotan. Zapaturako bi hitzordu zehaztu dituzte; 12:00etan Ibarruriko txokoan eta 18:00etan Aritzako eskolan. Goroziken, berriz, domekan 11:30ean elkartuko dira, txokoan.