Legoiek irabazi du inauterietako tabernen lehiaketa, hirugarrenez
Irabazleak saritzeaz gain, parte hartu duten hamabi tabernei eskerrak eman nahi izan dizkue udalak, "egindako ahaleginagatik".
Laugarren urtez ospatu den inauterietako tabernen lehiaketan hamabi tabernek parte hartu dute aurten, eta, guztien artean, Legoie tabernak jantzi du irabazlearen txapela; hirugarren urtez jarraian irabazi du lehiaketa.
Iñigo Magunagoikoetxea Gernika-Lumoko Udaleko jaietako zinegotziak banatu zituen sariak atzo, eta lehiaketan parte hartu dutenen artean, lehenengo hiru tabernek jaso zituzten sariok. Bigarren saria Lagun Etxea tabernarentzako izan zen, eta hirugarrena, berriz, Brasil tabernarentzako.
Irabazleak saritzeaz gain, parte hartu duten hamabi tabernei eskerrak eman nahi izan dizkie udalak, “egindako ahaleginagatik”.