Jardueraz beteta dator euskal kostaldeko museoen hilabetea
2012. urtean jaio zen proiektuak ondare kulturala eta naturala indartzeko eta sustatzeko helburua dauka, baita euskal kostaldeko gune eta eskaintza kulturala aurkeztekoa ere. Itsas ondarea bultzatzeko erronka da nagusia
Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea antolatu dute zazpigarrenez sarea osatzen duten museo eta interpretazio zentroek.
2012. urtean jaio zen proiektuak ondare kulturala eta naturala indartzeko eta sustatzeko helburua dauka, baita euskal kostaldeko gune eta eskaintza kulturala aurkeztekoa ere. Aurten, gainera, itsas ondarea bultzatzeko erronka da nagusia.
Euskal Kostaldeko Museoen Hilabeteak Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa dauka, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien laguntzarekin, Basquetourrek bultzatutako ekimena da. Euskal Kostaldeko Museoen Sarean dauden bertoko museoek ere parte hartuko dute: Ekoetxea Urdaibaik, Kortezubiko Santimamiñek, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak eta Bakearen Museoak, eta Bermeoko Arrantzaleen Museoak. Lekeitioko San Katalina itsasargiak eere ekintzak prestatu ditu.
Martxoaren 31ra bitartean, horiek guztiek ateak irekitzeaz gain, adin guztietako herritarrei zuzendutako jarduerak izango dituzte aukeran: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisita gidatu bereziak, doako sarrerak, ibilaldiak, proiekzioak edota irteera gidatuak. Jarduerak eta edukiak denetarikoak izango dira, denetarikoak baitira museo eta zentroetan lantzen diren gaiak. Arduradunen berbetan, proposamen gehienak ezohikoak eta mugatuak izango dira, “urtean zehar gozatu ezin diren planak”. Horregatik, ekintza desberdinetan aurrez izena emateko gomendioa eman dute.
Argazki lehiaketa. Museo eta zentroek lehenengoz aurkeztu dute aurten Instagrameko argazki lehiaketa. Nekaturren laguntzari esker antolatu dute hori, eta irabazleak landetxe batean asteburu bat pasatzeko aukera izango duela jakinarazi dute.
Egitaraua:
Arrantzaleen museoa (Bermeo)
Martxoak 16, 17, 18, 19. Doako sarrera museora.
Martxoak 23, zapatua. 16:30-18:00. Familia tailerra. Ertzila Dorrea modu dibertigarrian ezagutzeko aukera.
Martxoak 31, domeka. 11:30. Zinema familian: Robinson. Una aventura familiar.
Ekoetxea urdaibai (Busturia)
Martxoak 10, domeka. 16:00-18:00. Bisita gidatua. Urdaibaiko estuarioko ingurunea ezagutzeko itsasontzi irteera.
Martxoak 16, zapatua. 10:30-14:00. Bisita gidatua. Matxitxako lurmuturrean ibilbide historiko naturala.
Martxoak 17, domeka. 10:00-13:30. Bisita gidatua Urdaibaiko paduretara. Gero, bisita Ekoetxea Urdaibaira..
Martxoak 24, domeka. 17:00-18:00. Umeentzako ipuin kontalaria. Plastikozko botila batean heldu diren istorioak.
Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo)
Martxoak 15, barikua. 16:30. Neguko paseoa Museoko lorategitik Iñaki Gonzalo biologoaren eskutik.
Martxoak 16, zapatua. 16:30. Familia tailerra: Euskal inauteriak hobeto ezagutzeko ekintza.
Martxoak 16, 17. Doako sarrera museora.
Martxoak 23. 17:00. Familia tailerra: Trikitixa hitzaldi musikala.
Bakearen Museoa (Gernika-Lumo)
Martxoak 9 eta 10. Ate irekiak eta bisita gidatuak, doan.
Martxoak 9, zapatua. 12:45-14:15. Doako ibilbide berezia Gernika-Lumoko monumentu berezietatik. Bonbardaketa gai nagusitzat hartuta.
Martxoak 10, domeka. 11:30-13:30. Familia tailerra: Inauteriak eta itsasoa. Gero, mozorro tailerra egingo dute.
Santimamiñe (Kortezubi)
Martxoak 23, 24. 9:30-15:30: Doako sarrera.
Martxoak 31, domeka. 11:30-13:00. Rol jokoa. Historiaurreko ondarea aintzat hartuta.
Santa Katalina Itsasargia (Lekeitio)
Martxoak 31, domeka. 11:30. Bisita gidatua eta korapiloen tailerra. Oinarrizko nabigazio teknikak ezagutu eta praktikan jartzeko bidaia birtuala egingo dute.