Sei eskutara Berridi, Bilbao eta Fernandez izan dira onenak Andoaingo Piano Jaialdian
14. Andoaingo Piano Jaialdia ospatu da asteburuan, eta Julia Forura ikastegiko ikasle guztiek urrezko dominak lortu dituzte. Sei eskutara Berridi, Bilbao eta Fernandez izan dira onenak euren modalitatean.
14. Andoaingo Piano Jaialdia ospatu da asteburuan, eta urtero legez, Lea-Artibain, Mutrikun eta Busturialdean pianoa ikasten ari diren hainbat ikaslek parte hartu dute bertan. 14 urtera arteko modalitatean Gernika-Lumoko Julia Forura ikastetxeko Irati Berridi, Paul Bilbao eta Maite Fernandez izan dira onenak sei eskutara.
2008az geroztik urtero aurkeztu dira piano jaialdira Gernika-Lumoko Julia Foruria musika ikastetxeko piano joleak, eta aurten emaitza “oso onak” eskuratu dituztela . Bakarka, lau eskutara eta sei eskutara beraien lana erakusteko aukera izan dute ikasleek.
Julia Foruria ikastegiko arduradunen berbetan, ikastegiko piano jole trebeen lanak “fruitu ederrak” eman ditu, aurkeztutako ikasle guztiek urrezko dominak eskuratu baitituzte. Gainera, 14 urtera arteko modalitatean Irati Berridi, Paul Bilbao eta Maite Fernandez hirukoteak aipamen berezia lortu duela zehaztu dute. Hala, beraien saioan aritzeaz gain, igande arratsaldean berriro jo zuten Laura Shur musikagilearen No 2 Just Reminiscing obra.
Parte hartze handia. Busturialdeko 13 ikasle egon dira Andoaingo udaletxeak eta Deiadar elkarteak antolatutako jaialdian. Lea-Artibai eta Mutrikukoak, berriz, 23. Guztira, jaialdira 712 piano jole aurkeztu dira aurtengo edizioan, bakoitza bere modalitatean.
11 urtera arteko modalitatean Unai Belloso aritu zen bakarlari gisa. Lau eskutara, berriz, Maialen Ugalde eta Garazi Uria, eta Katalin Miñaur eta Garazi Ibarluzea ibili ziren. Baita Jon Fernandez, Ane Zubiaga eta Irati Ibarluzea ere; azken hauek, sei eskutara. 14 urtera artekoen modalitatean, berriz, Amaia Ibarra eta Danel Ugalde aritu ziren lau eskutara. Gailendu den hirukoteak ere modalitate honetan parte hartu zuen.