Bi pertsona atxilotu dituzte Gernika-Lumon, lesio delitua leporatuta
Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean 42 eta 33 urteko bi lagun atxilotu zituzten, ustez beste gizonezko bati eraso egiteagatik.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean 42 eta 33 urteko bi lagun atxilotu zituzten, ustez beste gizonezko bati eraso egiteagatik; Gernika-Lumoko taberna baten kanpoaldean gertatu zen erasoa.
15:30ak aldera San Juan kalean borrokaldi bat zegoela eta, abisua jaso zuen Ertzaintzak. Bertaratzean, hiru gizonezko borrokatzen zebiltzala ikusi eta gatazka baretzeko esku hartu behar izan zutela argitu dute. Horietako bi zaurituta zeudela egiaztatu zuen poliziak, eta haietako batek lesio nabarmenak zituen buruan. Horregatik, anbulantzia bat ere bertaratu zen San Juan kalera.
Egoera horren aurrean, ustezko erasotzaile biak atzeman eta atxilotu egin zituzten.