Asier Alzibarrentzat izan da Ezetz Jakin lehiaketako urtarrileko saria
82 pertsonak parte hartu dute lehiaketan, eta Asier Alzibar markina-xemeindarrak jaso du urtarrileko saria Hiru Saku tabernaren eskutik.
Berbalagunek gaur goizean eman du Ezetz Jakin lehiaketako saria Kultur Etxean. Guztira, urtarrilean, 82 pertsonak parte hartu dute lehiaketan, eta 62k erantzun dituzte galdera guztiak zuzen. Horien artean, Asier Alzibar markina-xemeindarrak jaso du urtarrileko saria Hiru Saku tabernaren eskutik; bigarrenez jaso du saria.
Otsaileko lehiaketa prest dute dagoenerako Berbalaguneko kideek, eta galdetegiak denetariko gaiak lantzen dituela aurreratu dute. Bizkaierari, Euskara Batuari, Korrikari edota udalerriko azoei buruzko galderak erantzun beharko dituzte animatzen direnek. Hurrengoan, Auzune jatetxean bi lagunentzako jatordua zozketatuko da.