Gaiztoak, gaiztakeriak, pekatariak eta pekatuak. Umorea baliatuta, ‘7ak bat’ antzezlan satiriko-feminista taularatuko du Atx Teatroak gaur, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. Emanaldia 20:30ean hasiko da.
Bizkaiko Batel Ligaren denboraldia hastekoa zen zapatuan, Plentzian. Euskalmetek zapaturako alerta laranja iragarri du, nabigaziorako, eta horregatik estropada bertan behera uztea erabaki du Bizkaiko Arraun Federazioak.
Gernika-Lumoko elkartegia inauguratu dute gaur. Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eraikinak eskualdeko bizi kalitateari eta jarduera ekonomikoari "indarra" emango diola esan du.
Hizkuntza ohituretan eragitez gain, bigarren Euskaraldiak helburu izango du entitateetan eragitea, "euskararen erabilera hazteko neurriak" har ditzaten.
Martxoaren 1etik 3ra Gasteizen lehiatuko dute ume kategoriako kopa.
Egun bereziak iristear daude herri eta auzo askotara. Kandelario, San Blas eta Santa Ageda egunek kaleak ohituraz beteko dituzte datozen egunetan.
Egurre Gazte Asanbladak bost urte beteko ditu otsailean. Beste gaztetxeetako kideek ere parte hartuko dute ekintzetan
Besteak beste, malabareak, akrobaziak, oreka, aire akrobaziak, antzerkia eta klown-a, globoflexia edota dantza egiteko aukera izango dute haurrek.
Euskadiko Goma Gaineko Txapelketan, gizonezkoen 640 kiloko finala jokatuko dute asteburuan, eta Murueta Sokatira Taldeko kideak irabazteko ilusioz daude.