Irati Aspiazu muxikarrarena izan da lehiaketako argazki onena
Muxika, Ibarruri eta Gorozikako argazki lehiaketako argazki onena Irati Aspiazu muxikarrarena izan da. Horrela ebatzi du epaimahaiak.Guztira, 90 argazki aurkeztu dituzte; seina argazkiko hamabost bilduma. Aurten ere, gaztetxoek zein nagusiek parte hart...
Guztira, 90 argazki aurkeztu dituzte; seina argazkiko hamabost bilduma. Aurten ere, gaztetxoek zein nagusiek parte hartu dute, nork bere kategorian. Zazpi izan dira lehiaketara argazkiak bidali dituzten gazteak; gainontzekoak nagusiak izan dira. Muxikarrak izan dira parte hartzaileen gehiengoa; hamahiruk aurkeztu dituzte lanak.
Muxikako argazki onenaren saria Karmele Larruskainek jaso du, eta Bilduma onenarena Zigor Urrestarazu gernikarrak. Gaztetxoen artean, Kurtzeroko Gaztetxoak muxikarren argazkia aukeratu dute onena legez.
Kurtzeroko Gaztetxoek argazki onenaren saria lortzearren, argazkilaritzarako materiala erosi ahal izateko 60 euroko txartela jaso dute. Gainontzeko hiru irabazleek, berriz, Muxikako jatetxe batean bi pertsonentzako bazkari edo afari bat doan jateko aukera edukiko dute.
Lehiaketan parte hartu dutenek, urtero legez, Muxikako Udalaren 2018ko egutegian agertuko dira; tamaina handiagoan edo txikiagoan. Egutegia Gabon eguna baino lehen banatuko dute Muxika, Ibarruri eta Gorozikako etxeetan.
Erakusketa
Sariak dagoeneko banatuta daude, eta parte hartzaileen argazki guztiak Muxikako Zubieta Errota eraikinean ikusgai jarriko dituzte aste honetan; beheko solairuan egongo dira.
Aurkeztutako lan horiek ikusteko aukera egongo da 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean.
Halaber, Muxikako Udalaren argazki artxiboaren parte izatera pasatuko direla zehaztu dute antolatzaileek.