Gaur eman du
Berbalagunek ikasturteko lehenengo Ezetz Jakin lehiaketako saria Kultur Etxean. Guztira, azaroan, 63 pertsonak parte hartu dute lehiaketan eta denek erantzun dituzte galdera guztiak zuzen. Horien artean,
Aritz Jauregi muxikarrak eraman du azaroko saria Sakone Tabernaren eskutik.
Aritz Jauregi muxikarrak irabazi du ikasturteko lehenengo Ezetz Jakin
Euskara ahoan eduki dute eskualdeko herritarrek, eta Euskaraldia izan dela aitzaki hartuta, euskarari buruzkoak izan dira galdera asko eta asko.
Abenduko lehiaketa prest dute dagoeneko, eta ez da gai jakin bati buruzkoa. Besteren artean, bizkaiera, pinuen gaixotasuna edota esaera zaharrak landuko ditu. Hurrengoan,
Sasoie Jatetxean bi lagunentzako jatordua zozketatuko da.