11:00etan eman diote hasiera,
Mundakan Txakolin Egunari, eta bazkaltzeko ordura bitartean udaletxeko arkupeetan bilduta egon dira herritar eta bisitariak. Eguna lagun izan dute, eta adin guztietakoek giro aparta sortu dute.
Herriko plaza bertoko txakolinaren erakusleihoa izan da, eta bertaratutakoek,
bi txakolin mota dastatzeko aukera izan dute. Bakioko eta Busturiko ekoizleak eduki dituzte aukeran; Abio eta Amunategi zehatz esateko.
Txakolinaz gain
, beste zenbait produktu ere dastatu dituzte arkupe azpian jarritako azokatxoan; besteak beste, gazta, patea eta gozoak egon dira zazpi postuetan. Produktu gastronomiko horiekin batera, sasoiko produktuak eskaintzen dituen Zabaleko Urdaibaik ere parte hartu du.
Talo solidarioa. Aurten, urtero legez, Batzokiak antolatuta,
taloa eta txorizoa dastatzeko aukera ere izan dute bertaratutakoek, eta ilarak luzea sortu da horiek dastatzeko. Talo eta txorizoen salmentatik ateratako dirua, ongintzazko ekintza batera zuzentzen dute urtero mundakarrek. Aurten,
Elikagaien Bankuak jasoko du bildutakoa.