‘Euskaraldia: 11 egun euskaraz’ ariketa soziala martxan dago. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko 10.000 bizilagunek parte hartuko dute’.
Gaur [azaroak 23] hasita
11 egunetan, euskaraz hitz egin eta entzuteko prest egongo dira hamaikatxo lagun. Soinean eramango dituzten txapek adieraziko dute bakoitzaren rola, eta hala, ez da ezelako aitzakiarik egongo lehen berbatik euskaraz egin edo entzuteko jarrera erakusteko.
Irailaren 20an zabaldu zen Euskaraldia
ariketa sozialaren izen ematea. Ordutik, Euskal Herriko lurralde guztietako Belarriprest eta Ahobiziek eman dute izena.
Argazkia: Xixili
Hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko prest agertu dira 10.000 lagunetik gora Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean: 4.301 Lea-Artibai eta Mutrikuko eta
5.826 Busturialdeko. Egunez egun kopurua gehitzen joan da, eta atzo goizean, esaterako, gainezka egin zuen sareak.
Azken asteetan jasotako datuen arabera, hauek dira herriz herriko kopuruak: 200 Aulestin, 65 Arratzun, 2.342 Bermeon, 205 Busturian, 167 Ean, 46 Errigoitin, 141 Etxebarrian, 2.440 Gernika-Lumon, 61 Ibarrangelun, 1.400 Lekeition, 722 Markina-Xemeinen, 431 Mundakan, 170 Muxikan, 758 Mutrikun eta 1.080 Ondarroan.
Gainerako herrietako bizilagunek ere parte hartu dute ekitaldian, baina
talde sustatzaile baten faltan, ondoko herrietara edo herri handiagoetara jo dute izena eman eta txapak jasotzeko.
Ekitaldia girotzeko ekimenak egongo dira abenduaren 3ra bitartean herriotan.
HONEKIN LOTURA: