Memoria eta elkarbizitza landuko dituzte bihar, Bake Leku txokoan
Euskal Herriko memoria eta elkarbizitzari buruzko gaiak jorratzeko Afaloste laborategi gastronomiko eta soziala egingo dute bihar Gernika-Lumoko Bake Leku txokoan.
Elkarbizitzaren gaia pil-pilean mantendu gura duen ekimena da Afaloste deitutakoa, eta horretarako Euskal Herriko hainbat txoko eta elkarte gastronomikoetan memoriari eta elkarbizitzari buruz arituko dira. Gernika-Lumon egingo duten biharko hitzorduan, Iñigo Retolaza ariko da dinamizatzaile lanetan.
Herritarrei ekimenean parte hartzeko deia egin diete, eta bertan egon nahi izanez gero hurrengo telefono zenbakira deitu beharko du interesatuak: 688 80 17 94. 19:00etan jarri dute hitzordua, eta 23:00ak bitartean denetariko gaiak jorratuko dituzte.
27 elkarte. Afaloste ekimena Giza Eskubide eta Bake Hezkunzaren elkarteak bultzatu du, ea Euskal Herriko 27 elkartek osatzen dute. Biharko ekimena Bakearen Museoak, Gernika Gogoratuz elkarteak eta Bakeola EDE-k antolatu dute.