Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Bereziak
    • HAUTESKUNDEAK 2023
    • GEUREAN BAI ZERBITZU GIDA
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Goikoetxeak eta Hernandezek irabazi dute Urriko Azken Astelehena Masterra

Gernika-Lumo
Kirola
2018/10/30
Ane Maruri Aransolo
Iñaki Osa Goikoetxea eta Jonatan Hernandez nagusitu dira Urriko Azken Astelehena Masterrean. Giro itzela izan zuten atzo Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, eta partidu bikainagaz amaitu zuten Jai Alai Wold Tour denboraldia.
podiuma

Argazkia: Jai Alai Professional

Goikoetxeak eta Hernandezek Olharan eta Lopezen kontra lehiatu zuten finala. Emozio bizikoa izan zen partidua, parekatua eta frontoia bete zuten zaleak gozarazi zituzten. Berdindu egin zuten, eta berdinketa hausteko hirugarren set-a jokatu behar izan zuten. Ondo hasi zuten lehenengo set-a  txapeldunek, Goikoetxearen hasierako bi tantoekin markagailuan ihes egitea lortu zuten eta. Bikain hasi zen zumaiarra, eta sendo aritu zen atzean Hernandez. Olharanek erantzun egin zien baina ez zen nahikoa izan, eta gorriek puntu gehiago lortu zituzten. Azkenean, 15-10 irabazi zuten lehenengo set-a. Bigarren set-ean hobeto jokatu zuten Olharanek eta Lopezek. Goikoetxeak eta Hernandezek huts egiteak izan zituzten, eta Olharan ondo aritu zen aurrean. Nagusi izan ziren urdinak, baina Goikoetxeak bere jokoa egiten jarraitu zuen. 8-12koa izan zen bigarren set-eko punturik onena. Goikoetxeak rebotean utzi zuen pelota, baina Lopez ondo heldu eta botea eman eta gero, pelota erreboteko horman uztea lortu zuen. Hala, 12 eta 8 aurreratu zen bikotea markagailuan. Azkenean, 13-15ekoagaz, partidua berdindu zuten, eta hirugarren set-a jokatu behar izan zuten. Hirugarrenean, 0-1 aurreratu ziren urdinak lehenengo, Goikoetxeak erantzu egin ziengero, eta berdina egin zuen Lopezek ondoren. 1-2 markagailuan. Hala, baina, buelta eman zien markagailuari gorriek, eta partidua hasi zuen moduan bukatu zuen Goikoetxeak; eskuin erreboteagaz alegia. Denboraldi bukaera. Atzo Gernika-Lumon jokatutako final handia hasi baino lehen, Jai Alai World Tour 2018ko txapela jantzi zieten Iñaki Osa Goikoetxeari eta Eric Irastorzari. Eurek dira denboraldiko aurrelari eta atzelari onenak.
goikoetxea eta irastorza

Argazkia: Jai Alai Professional

Goikoetxeak denboraldi bikainari modu ederrean eman zion amaiera. Ia dena irabazi du aurten: Gernikako Grand Slama eta Mutrikuko Open-a Lekerikagaz, Hossegorreko Grand Slama Portetegaz, Hondarribiko Grand Slama Aldazabalegaz eta Zumaiako eta Urriko Azken Astelehena masterra Irastorzagaz. Hala, Jai Alai World Tour-a osatzen duten Grand Slametatik Ekhigaz jokatutako Markina-Xemeingoak bakarrik egin dio ihes. Horrez gain, Bartzelonan jokatutako mundialean bigarren egin zuen Aldazabalegaz, eta txapeldunorde izan zen San Juan de Luzeko Internationaux txapelketan Ekhigaz. Hori horrela, denboraldi “aparta” izan dela dio jokalari zumaiarrak.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Agenda

    Busturialdeko azken berrien buletina!

    Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
    • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
    • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
    • Nor gara
    • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
    • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
    • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.